Errota alt: errota04.jpg

Landa Garapenerako Elkartea

DEBA GARAIA, Debagoieneko Landa Garapenerako Elkartea da. Elkartea 1989an sortu zen, bailarako nekazal eremuko gestio zerbitzuak antolatzeko eta landa inguruko biztanleen beharrei irtenbide bat emateko asmoz. Elkarte izaera du eta guztira 27 kidez osatuta dago, horietatik 8 Udaletxeak dira eta beste 19ak nekazal sektoreko eta landa inguruneko elkarte eta erakundeek osatzen dute. Irabazi asmorik gabeko elkartea gara.

Foru Aldundiarekin dugun hitzarmenaren bitartez urteko ekintza zehatzak finantziatzen ditugu, geu bitartekariak izanik, beste jarduerak Udaletxe, Eusko Jaurlaritza edo beste Elkarte batzuen bitartez egiten ditugu.

Webgune honekin Debagoieneko landa eremua gerturatu nahi dizuegu. Segi ezagutzen!

EKITEN Lehiaketa 2011

Landa Ingurunearen Garapenari buruzko Ideia eta Proiektuen III. Lehiaketa.
Sariak banatu dira.

2011an onartutako proiektuak

Finantzatutako proiektuen informazioa

GILUR proiektua

Nekazal lurraren inguruko azterketa