Debarroa
Bi Landa Garapen Elkarteen (DEBAGARAIA, Debagoieneko LGE eta DEBEMEN , Debabarreneko LGE) artean planteatzen den proiektua da. Urteko gestio eta ekintza plana lantzen ari ginela konturatu ginen landa garapenaren alde, lanean gabiltzanok, gizartea kontzientziatzeko edo sentsibilizatzeko proiektu integralak martxan jarri beharko zirela. Horrela DEBARROA, Menditik Itsasora proiektua diseinatu eta martxan jarri da.
Proiektu honen helburua, Landa ingurunearen gizarteratzea Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetan da. Hiriko jendeari eta erakundeei zuzenduta dago. Ekintza desberdinekin osatuta dago. Lehenengo fasean (2005/06/07) honako ekintzak antolatu ziren:
Lehen hezkuntzari zuzendutako ekintzak:

- Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetako landa inguruneari buruzko material didaktikoaren prestaketa ikasleentzako.
- Argazki lehiaketa.
Derrigorrezko bigarren hezkuntzari zuzendutako ekintzak:
- Hitzaldi bidezko sentsibilizazio kanpaina.
- Eskualdeak ezagutzeko bideojokoa.
Unibertsitate eta lanbide eskolei zuzendutako ekintzak:
- Hitzaldi bidezko sentsibilizazio kanpaina goi mailako ikasketetan.
Enpresa pribatuei zuzendutako ekintzak:
- GAILUR konpromisoa, enpresaren konpromisoa landa ingurunearekin.
Administrazio publikoari zuzendutako ekintzak:
- Udal agintarien konpromisoa lortzeko aurkezpen eta bilera erronda.
Hirugarren adinekoei zuzendutako ekintzak:
- Egun bateko bisita gidatuak landa inguruneko zenbait lekutara.
Ekintza orokorrak:
- Aurkezpenerako bideoa
- Landa ingurunea ezagutzeko Debarroa mahai jokoa
- Ohitura onen gidaliburua
- Eskualdeko azoka berezietan informazioa ematea
2005ean ekin genion proiektuari, gizartea kontzientziatzeko edo sentsibilizatzeko proiektu integralak martxan jarriz. Lehenengo fasea (hiru urtekoa) bukatu genuen baina DEBARROA, Menditik Itsasora proiektua aurrera doa.
DEBEMEN elkartea eta gure arteko elkarlanean jarraitzen dugu eta elkarrekin lantzen ditugu ekintza guztiak. DEBARROA, Menditik Itsasora koordinaziorako lan taldea bi Elkarteko teknikariak eta Itsasmendikoiko kolaborazio teknikoarekin osatzen dugu.
Proiektu hau hiriko jendeari eta erakundeei zuzentzen zaie, landa ingurunearen alde zerbait egiteko gogoa badaukate ideiak emanaz zertan lagundu dezaketen eta laguntza hori emateko bide desberdin batzuk jarriz.
Aurreko lanari jarraituz 2008/09ko urtetan Eusko Jaurlaritzako Proiektu Pilotu programaren bidez, honako proiektuak landu ziren:
1. Beste herrialdeekin kooperazio proiektua.
2. Landa Ingurunetik gizarteari zuzendutako Diskurtsoaren eraketa.
3. Gailur, enpresaren konpromisoa landa ingurunearekiko.
Ekintza orokorrak:
- Gizarteak Landa inguruneari buruz duen iritsiaren azterketa.
Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenerako Departamenduak gizarteak landa ingurunearekiko duen iritsia ezagutzeko azterketa bat egin da. LKS kontsultoria kontratatuta. Emaitzak landu eta komunikazio plana landu da 2009. urtean. Hau komunitate mailako ekintza izango da. IKTek berriz, GUNE6in bidez Hiriburuetako jendeak baserritarrei buruz duten iritsia aztertu du.
- Landa inguruneko produktuen gida argitaratu da.
- Beste herrialdekin kooperazio proiektua.
Kooperazio proiektuarekin hasi berriak gara eta lehenengo kontaktua eta lan bilera, Kataluniako FUNDACION DEL MUNDO RURAL elkartearekin burutu dugu. Fundazioko egoitza Lleidan dago, baina Bartzelonan sukurtsal bat dute, bertan bai dago populazio kontzentrazioa handiena. Fundaziotik azterketa asko bideratzen dira eta azterketa horien helburuetako bat da, gizartean eztabaida sortzea, horretarako Bartzelonan, hitzaldi, konferentzi eta jardunaldi asko antolatzen dituzte. Dagoeneko hiru urtetan antolatu dute, landa inguruneaz eta bertan bizi eta/edo lan egiten duten pertsonetaz gizarteak duen pertzepzioa iritziaren inkesta, eta inkesta horrekin jasotzen dituzten emaitzekin, zenbait lan koordinatu eta prestatzen dute landa inguruneaz egon daiteken pertzepzio negatiboari buelta eman eta argudio baikorrekin mezuak bidaltzeko. Fundazioko partaideek interesa erakutsi dute gure proiektuan eta kooperazio proiektuarekin jarraituko dugu.
Lehen hezkuntzari zuzendua:.
- Argazki lehiaketa: ikastetxeez gain, gizarteari orokorrean zabaldu da lehiaketa. Promozioa Debabarrena eta Debagoieneko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetara bidaltzeaz gain, kultur etxeetara eta elkarteetara bidali dira.
Gaiak bezala, landa paisaia, landa inguruko biztanleak, nekazal jarduerak, landa kultura, folklorea eta ohiturak, e.a. hartzen dira.
- Ibilaldi didaktikoak diseinatuta dauden programarekin jarraitzen dugu.
Debarroa, Menditik Itsasora egitasmoaren barnean kokatzen dira monitorizatuta dauden IBILALDI DIDAKTIKOAK. Ibilaldi hauen helburua bi eskualdeetako haurrak beren landa ingurunea eta lehen sektoreko jarduerak ezagutzera ematea da.
Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. ziklora bideratzen dira eta jarduera desberdinak dituzten baserrietara egiten dira bisitak, 8 aukera desberdin eskaintzen dira, 10-12 baserritar-ekoizle bisitatzen dira eta baserritarrak begirale baten laguntzaz ustiapeneko alde guztiak azaltzen ditu. 1800 ikasle inguru ibilaldi didaktikoetan parte hartzen dute.
Enpresa pribatuak:
GAILUR konpromisoa
Ideia eta proiektu berritzaileen saria
Debarroa egitasmoaren barruan, orain arte antolatu dugun Ideia Berritzaileen Saria, aurrerantzean MU rekin batera antolatuko dugu. 2009ko Martxoak 30ean MUrekin sinatu zen akordioa, eta orain arte antolatzen zuten EKITEN lehiaketari beste bat gehitu zaio, Landa Ingurunearen garapenari buruzko Ideia eta Proiektuen Lehiaketa.
