Nortzuk gara
DEBA GARAIA, Debagoieneko Landa Garapenerako Elkartea da. Elkartea 1989an sortu zen, bailarako nekazal eremuko gestio zerbitzuak antolatzeko eta landa inguruko biztanleen beharrei irtenbide bat emateko asmoz. Elkarte izaera du eta guztira 27 kidez osatuta dago, horietatik 8 Udaletxeak dira eta beste 19ak nekazal sektoreko eta landa inguruneko elkarte eta erakundeek osatzen dute. Irabazi asmorik gabeko elkartea gara.
Landa Garapen Legea dela eta 2008an estatutuen egokitzapen bat egin dugu eta gure helburuak 10/1998ko Landa Garapeneko Legera egokitu ditugu. Landa Garapeneko Programa 2007-2013 finkatu dugu. Gure lan tresna bezala erabiltzen dugu, urtero Gestio Plana definituz.
Ekintzen arabera departamentu desberdinetara zuzentzen gara, gure aholkularitza bitartez, sortutako beharrei erantzun bat emanez.
Foru Aldundiarekin dugun hitzarmenaren bitartez urteko ekintza zehatzak finantziatzen ditugu, geu bitartekariak izanik, beste jarduerak Udaletxe, Eusko Jaurlaritza edo beste elkarte batzuen bitartez egiten ditugu.
