« Itzuli albistegira

EKITEN Lehiaketa 2011

2011-11-07  ¦  Deba Garaia

Landa Ingurunearen Garapenari buruzko Ideia eta Proiektuen III. Lehiaketa.
Sariak banatu dira.

Ekintzailetzako EKITEN programan parte hartu duten enpresa-proiekturik onenei sariak banatu zaizkie. Sari banaketa Arrasaten izan zen, 2011ko uztailak 21ean. Ekitaldia Goi Eskola Politeknikoan izan zen eta bertan MUko Errektorea, Kimu Berri proiektuko dinamizatzailea eta Debemen eta Deba Garaia Landa garapeneko ordezkariak izan ziren.

Aurtengo edizioan guztira 56 proiektu aurkeztu dira, eta urtero bezala epaimahaiak hiru arloetan sailkatu ditu: Enpresa Ideia Berriei buruzko V. Lehiaketa, Landa Ingurunearen Garapenari buruzko Ideia eta Proiektuen III. Lehiaketa eta Gaztedi, Aisialdi eta Kirol alorretako Ideien II. Lehiaketa.
Lehiaketa horiek guztiak Mondragon Unibertsitatearen Ekiten sustapenerako eta ekintzailetzarako programaren barruan kokatzen dira, babesleak Debemen eta Deba Garaia Landa Garapenerako Elkarteak direlarik.

Landa-Ingurunearen Garapenari buruzko Ideia eta Proiektuen II. Lehiaketaren lehen saria BaserriTIK irabazi du.

Proiekturik bideragarrienak eta enplegua eta aberastasuna sortzeko gaitasun handiagoa dutenak. Horiek dira “Ekiten” programaren epaimahaiak kontuan hartu dituen premisak 2010-2011 edizioko irabazleak aukeratzeko. Azpimarratzekoa da aurtengo edizioan 56 taldek parte hartu dutela,aurreko urtean 35 parte-hartzaile egon ziren. Edizio honetan honako hauek lortu dute lehenengo saria: Erosotasuna erosketetan. Orgarik gabeko erosketak izeneko proiektuarentzat izan da, BaserriTIK proiektua eta Bikewasher izeneko proiektua.

Urtez urte indartzen ari den lehiaketa honen helburua hauxe da: ikasleengan ekintzailetzaren kultura eta enpresa propioa edo negozio berri bat martxan jartzeko eta hortaz, ingurunean garapena sortzeko uste osoa sustatzea.
Aurkeztutako proiektuak ebaluatzeko kontuan hartu diren irizpideak hauek izan dira: ideiak aberastasuna eta enplegua sortzeko duen gaitasuna, proposamenaren bideragarritasuna, lan-taldearen diziplina aniztasuna eta ideiaren orijinaltasuna eta izaera berritzailea.

Landa Ingurunearen Garapenerako Ideien eta Proiektuen III. Lehiaketa.

BaserriTIK izeneko proiektuari esker, Landa Ingurunearen Garapenerako Lehiaketaren lehen saria lortu dute. Proiektuaren helburua baserriko produktuak sustatzea da, eta horretarako internet bidez sasoiko produktuak hautatzeko aukera ematen dute gero etxean jasotzeko.

Landa Ingurunearen Garapenerako Ideien eta Proiektuen III. Lehiaketa.

1.- Saria: BaserriTIK.
Taldea: Maite Aristegi, Lide Brito, Andoni Larrañaga eta Alaitz Beaskoetxea.
LEINNeko ikasleak. Enpresa Zientzien Fakultatea.